Irissarriko herria

Herriko etxea eta zerbitzuak

Auzapeza eta haren taldea:

Oraingo auzapeza: Xavier Lacoste.

Herriko batzorde guzietako lehendakaria - Euskal Hirigune Elkargoko Kontseilu Iraunkorreko eta Betearazleko kidea - Iholdi Oztibarre Lurralde Eremuko animatzailea eta erreferentea.

Herriko Etxeko taldekideak:

EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA Auzapezaren ordezkaritza, Hirigintza, lurralde antolaketa, bizilekuak.
HERRIAN Auzapezaren ordezkaritza, batzordeetako animatzailea eta dosierren segimendua.

Errepideak eta inbestimendu obren segimendua – Mendia, laborantza, lur erretzeak – Baigura HeBHeS – Elkarteak – EGETB – Bidezainen segimendua

Egunerokoaren antolaketa – Administrazioa - Hilerrien kudeaketa eta erregulartzea – Komunikazioa eta berriak – Webgunea – Segurtasun Batzordearen segimendua – Euskal Hirigune Elkargoko Ur eta saneamendu zerbitzuaren arduraduna; 7. sektorea.

Osasun guneari, gizarte kohesioari, etxerako laguntzari lotu proiektuen segimendua eta AGAZarekin loturak nerabezaroari doakion proiektu baten karietara.

Eskola, zaindegia, eskolaldi inguruko denbora, langile berezituen eta mantentze langileen segimendua – Harremana Ospitalearekin.

   Herriko kontseilariak:

Betti ERROTABEHERE - Mathieu LAUGIER - Anne-Marie IDIEDER - Lydie ETCHEGARAY - Gaby ETCHEBEHERE - Bernadette ETCHEVERRY - Jean-Michel JAUREGUY - William SISSOKHO

Euskal Hirigune Elkargoko kontseilaria:

Xavier Lacoste titularra, Xalbat Goyty ordezkoa.

Lurralde Eremuko arduradunak:

Xavier Duhalde, Xalbat Goyty, Antton Duhalde, Laurence Mendiboure, Bernadette Etcheverry eta Jean-Michel Jaureguy.

Baigura HeBHeS (Heleta-Irisarri):

Antton Duhalde eta Laurence Mendiboure, titularrak; Betti Errotabehere eta Mauthieu Laugier ordezkoak.

Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatua:

Xavier Lacoste titularra.

Mendiko hautetsien ordezkariak:

Gaby Etchebehere titularra, Laurence Mendiboure ordezkoa.

Hautetsien ordezkariak eskola kontseiluan:

Pantxika Muscarditz titularra, Mathieu Laugier ordezkoa.

Defentsaren arduraduna:

William Sissokho.

Baigurako bortu-kudeatzaileen elkarteko ordezkariak:

Antton Duhalde eta Laurence Mendiboure titularrak, Jean-Michel Jaureguy eta Gaby Etchebehere ordezkoak.

Donibane Garaziko hiltegia:

Laurence Mendiboure titularra, Gaby Etchebehere ordezkoa.

Aturri Behereko Sindikatu Mistoa:

Xavier Lacoste.

municipalité d'Irissarry
Irisarriko herriko etxea

Auzapezaren permanentziak:

Auzapezak permanentziak egiten ditu Herriko Etxean larunbatetan 10:00etatik 11:00etara edo hitzordua harturik idazkaritzan 05 59 37 60 46.

Publikoari idekitze tenoreak:

  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:00-12:30 eta 13:30-16:30;
  • Ibiakoitzetan: 9:00-12:00;
  • Hetsia asteazkenetan.

Batzordeak:

Lehendakariordea: Xalbat Goyty.
Membres Antton Duhalde, Pierre Duranga.

Lehendakariordea: Xalbat Goyty.
Kideak: Antton Duhalde, Pierre Duranga.

Lehendakariordea: Xalbat Goyty.
Kideak: Jean-Michel Jaureguy, Laurence Mendiboure, Gaby Etchebehere.

Lehendakariordea: Xalbat Goyty.
Kideak: Antton Duhalde, Pierre Duranga, Bernadette Etcheverry.

Lehendakariordea: Laurence Mendiboure.
Kideak: Anne-Marie Idieder, Bernadette Etcheverry.

Lehendakariordea: Antton Duhalde.
Kideak: William Sissokho, Pierre Duranga.

Lehendakariordea: Antton Duhalde.
Kideak: Laurence Mendiboure, Gaby Etchebehere, Betti Errotabehere.

Lehendakariordea: Antton Duhalde.
Kideak: Xalbat Goyty, Pantxika Muscarditz, Mathieu Laugier, Jean-Michel Jaureguy, William Sissokho.

Lehendakariordea: Pantxika Muscarditz.
Kideak: Lydie Etchegaray, Laurence Mendiboure, Mathieu Laugier.

Lehendakariordea: Antton Duhalde.
Kideak: Jean-Michel Jaureguy, Lydie Etchegaray, Pantxika Muscarditz, William Sissokho, Betti Errotabehere, Laurence Mendiboure.

Lehendakariordea: Pierre Duranga.
Kideak: Xalbat Goyty, Pantxika Muscarditz, Laurence Mendiboure, Jean-Michel Jaureguy, William Sissokho.

Titularrak: Xalbat Goyty, Antton Duhalde, Lydie Etchegaray.
Ordezkoak: Pierre Duranga, Jean-Michel Jaureguy, Laurence Mendiboure.

Herriko zerbitzuak

Posta bulegoa Baxe nafarroko bideko 227. zenbakian kokatua da, eta hona proposatu zerbitzuak:

  • Gutunak eta paketeak igortzea;
  • Eskuratze agiridun objektuak eta igor beha dauden gutunak hartzea;
  • Tinbreak erostea, igortzeko prest dauden gutun azalak eta Colissimo paketeak erostea;
  • Harlekuan sosa hartzea (350 € astean kontu bakoitz);
  • Txekeak eta sosa sartzea.

Idekitzea astelehenetik ibiakoitzarat, 9:00-12:00.

Gutunak astelehenetik ostiralera biltzen dira 14:00etan eta larunbatetan, 10:00etan.

Telefono zenbakia 05 59 49 60 40

  • Herriko gelak: erreserba Herriko Etxean (05 59 37 60 46).
  • Mahaiak eta bankuak: larunbatetan 8:30ean, Antton Duhalderekin hitzordua harturik (06 75 24 06 26).

Etxe-hondakinen, berinakien, pilen, estalki birziklagarrien eta paperen bilketa guneak:

  • Heletako bidean – Gazteluberriko lehengo bidean
  • Baigura auzoaldean (lehengo eskolan)
  • Elizako aparkalekuan
  • Airoski gelan (oihal-edukiontzi bat ere bada)
  • Herriko lotizamenduan (tenis-zelaian)
  • Iholdiko bidean – Munhoa autobus-aterpean

Argibideak ezagugailu eta gakoen ukaiteko: deitu 05 59 57 11 80 zenbakira edo e-mail bat bidali.

INPORTANTEA: 2023/01/01az geroztik, estalki eta paper guziak birziklatzen dira!
Nahas-mahas bota behar dira, bata bestearekin lotu gabe, edukiontzi horietan.

Ikus bereizketa aginduak
Heletako hondakindegia
Idekitze tenoreetako telefono zenbakia: 06 33 95 23 45.
Idekitze tenoreak:
  • Astearte eta ostegunetan 14:00-18:00.
  • Ibiakoitzetan 9:00-12:00 eta 14:00-18:00.
  • Hetsia besta-egunetan.
Argibide gehiago Euskal Hirigune Elkargoaren webguneko hondakinen kudeaketari buruzko orrialdean.

Ur eta saneamendu kolektiboari eta indibidualari doakionez, Irisarriko Herriko Etxea Euskal Elkargoko 7. sektoreari lotua da (Garazi-Baigorri / Iholdi-Oztibarre).

Zerbitzuarekin harremanetan sartzeko:
ZA Learra - RD818 Baionako bidea - 64220 AZKARATE - Email bat bidali - 05 59 57 11 83.

Publikoari idekitze tenoreak
  • Astelehen eta asteazkenetan 09:00-12:00 eta 14:00-17:00.
  • Astarte, Ostegun eta ostiraletan 09:00-12:00. Hitzorduarekin arratsaldez.
Sarean arazo bat ukanez gero (mozketa, isurtzea...)
  • Astelehenetik ostiralerat, 09:00-12:00 eta 14:00-17:00 (16:00 ostiraletan) Deitu 05 59 57 11 83 zenbakirat.
  • Arratsetan eta asteburuetan: Deitu deipeko zenbakia 06 37 82 11 67.
Xehetasun gehiago Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean.

Hirigintza-baimen galdeak (eraikitze-baimena, obra-deklarazioa, hirigintza-agiria) Herriko Etxean utz daitezke eta haiei buruz argibideak ere galdatu.
Ondotik Euskal Elkargoak ikertuko ditu.
Argibideak linean atzemanen dituzu, Zerbitzu Publikoaren webgunean.

Hirigintza-baimen galdea linean ere aurkeztu daiteke.

2015az geroztik indarrean den “Herriko Hirigintza-Mapa” da oraingo lurren eskubidea arautzen duen hirigintza dokumentua eta Irisarrin hirigintza-baimena ikertzeko erreferente gisa balio duena.

Hirigintzaren mapa ikusi (PDF 2,4Mo)

Baina laster Herriarteko Tokiko Hirigintza Plan bakarrak ordeztuko du. Baxenabarre hegoaldeko 44 herrirentzat ontze bidean da: Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Anhauze, Ainhize-Monjolose, Aintzila, Aldude, Arhantsusi, Armendaritze, Arnegi, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behorlegi, Bidarrai, Bunuze, Buztintze-Hiriberri, Donaixti-Ibarre, Donazaharre, Donibane Garazi, Duzunaritze-Sarasketa, Eiheralarre, Ezterenzubi, Gamarte, Hozta, Ibarrola, Iholdi, Irisarri, Irulegi, Izpura, Izura-Azme, Jatsu, Jutsi, Lakarra, Landibarre, Larzabale-Arroze-Zibitze, Lasa, Lekunberri, Mendibe, Ortzaize, Pagola, Suhuskune, Uharte Garazi, Urepele eta Zaro.

Hego Baxenabarreko hTHP horrek lurralde antolamendurako norabide nagusiak erakutsiko ditu, 44 herri horien garapenaren koherentzia eta osagarritasuna bermatu eta herritar guzien beharrei ihardetsi (ekipamendu-eskaintza, garapen ekonomikoa, bizilekuak.
4 eremu mota finkatuko ditu:

  • Hiri eremuak;
  • Urbanizatzeko eremuak;
  • Eremu naturalak;
  • Laborantza eremuak.
Aitzineko kontsulta fasea bidean da.
  • Kontsulta erregistroa publikoaren esku dago Irisarriko Herriko Etxean.
  • Euskal Elkargoaren webgunean argibideak atzeman ditzakezu eta kontsultan parte hartu dezakezu: Euskal Elkargoaren webgunea.
  • Bilkura publikoak iraganen dira sektoreka; eguna, lekua eta tenorea prentsa eta afixa bidez jakinaraziko dira.

Publikoari idekia da ostiraletan 14:00etatik 17:00etara.
Larrialdi batean gertaturik, deitu 17 zenbakira.

Desmartxa administratiboak

Irisarriko Herriko Etxea ez da tresnatua nortasun agiriak eta pasaporteak egiteko.
Argibideak Donapaleuko, Donibane Garaziko, Hazparneko edo Kanboko herriko etxeetan galda ditzakezu.

Aitzin-galdea Zerbitzu Publikoaren webgunean egin dezakezu:

Sortze, ezkontza edo heriotza agiriak edo kopiak ukan daitezke:
  • Gertakaria iragan den lekuko Herriko Etxean;
  • Postaz (hala galdaturik): izena, deitura, sorteguna zehaztuz, baita ere filiazioari buruzko argibideak. Zure izena eta helbidea idatzirik dituen gutun-azal tinbratua gehitu beharko duzu.

Familiako liburuxka ematen da lehenbiziko haurra sortzen denean (bi burasoetarik batek frantses nazionalitatea ukanez gero), edo ezkontza baten karietara.

Familiako liburuxka galda dezakezu zure herriko Herriko Etxean:
  • Bereizia baldin bazara eta ez baldin baduzu jatorrizko familiako liburuxkarik;
  • Zure familiako liburuxka galdu baldin baduzu edo ebatsia izan bazaizu;
  • Zure familiako liburuxka andeatua baldin bada.
  • Burasoa baldin bazara, bigarren familiako liburuxka galda dezakezu.
Aurkeztu beharreko egiaztagiriak:
  • Nortasun agiria eta bizileku frogagiri berria;
  • Familiako liburuxka galdu baldin baduzu edo ebatsia izan bazaizu: egilearen ohorean bermatu agiria, lekuan berean izenpetzekoa;
  • Berriz egitekoa den familiako liburuxkari buruzko argibideak (deitura, izenak, pertsona bakoitzaren sorteguna eta sorterria + ezkontza data eta lekua, ezkondua izanez gero);
  • Atzerrian sortuz edo ezkonduz gero: Atzerri Arazoetako ministerioaren agiria edo kopia aurkeztu;

Ezkontzeko, zenbait baldintza bete beharko dira eta dosier bat aurkeztu Herriko Etxean. Horretarako, dei ezazu 05 59 37 60 46 zenbakira.

Elkartasunezko hitzarmen zibilaren bidez adinetan diren bi pertsonak, sexu ezberdinekoak edo berekoak, beren bizitza elkarrekin antola dezakete.
Hitzarmen hori erregistratzeko hitzordua behar da hartu deituz 05 59 37 60 46 zenbakira.

Bozketan parte hartzeko bozka zerrendetan behar da izena eman. Izen ematea automatikoki egiten da 18 urtez goitikoentzat (baldintza batzuk betez gero), eta frantses nazionalitatea 2018az geroztik kausitu edo kausitzen dutenentzat. Beste egoera batean baldin bazara (etxe aldaketa, bozkatzeko eskubidearen berreskuratzea, Frantzian bizi den europar herritarra...), izena emateko desmartxa egin behar duzu.

Izena emateko galdea linean egin dezakezu, Herriko Etxean, edo postaz.

Xehetasun gehiago

16 urteko frantses gazte guziak zerrendatu behar dira. Irisarriko herria Paueko Zerbitzu Nazionalaren zentroaren mende da:
CENTRE DU SERVICE NATIONAL de PAU – BP 7531 – 64075 PAU CEDEX – Tel. 09 70 84 51 51