Irisarrin bizi

Gure elkarteak, jarduerak eta bizitza ekonomikoa

Jarduerak

Kultura jarduerak

Liburuak, aldizkariak, CDak eta CD-ROMak mailega daitezke edota bertan irakurri.
Ordenagailu bat bada Internetekin, bertan erabiltzeko. WIFIa.
Idekia: Asteazkenetan 13:30-17:30, ostiraletan 14:30-18:30, eta ibiakoitzetan 9:30-12:30.
Tel: 05 59 37 97 23 - Ikus katalogoa linean

Maltako Ordenako zaldunek eraiki lehengo enkomiendan publiko zabalak, eta bereziki eskolako haurrek, ondare naturala, eraikia, arkeologikoa, linguistikoa edota etnologikoa ezagutu dezakete, baita ere tokiko historia eta kultura.
Tel: 05 59 37 97 20 - e-mail bat bidali - Ikus ospitalea.fr webgunea.

Bateria eta perkusioak, klarinetea, zehar flauta, saxofoia, tronpeta, tronboi irristailuduna, akordeoia, gitarra, trikitia, sousafoia, biolina...
Klase batzuk Irisarrin ematen dira, beste batzuk Iholdin.
Tel: 07 86 33 00 71 - e-mail bat bidali.

Denentzat elkarteak euskal dantza klaseak proposatzen ditu haurrentzat "Denen gelan", asteazkenetan 17:15etik 18:15era.
Kontaktuak: Christine 06 82 76 53 57 edo Evelyne 06 30 99 35 16

Har'eman elkarteak euskara kurtsoak proposatzen ditu elkarteen gelan, astearte, asteazken eta ostegunetan. Tel: 06 52 17 63 08 - e-mail bat bidali.

Kirol jarduerak

Irisartarrak Pilota, Elizatzingaraya/trinketea
Edozein harremanetarako, bidali email bat.

Irisartarrak Eskubaloia: Tel 05 59 37 88 68 - email bat bidali - Ikusi webgunea.
Lehendakariaren kontaktua: 06 73 84 51 13

Gimnastika astelehenetan “denen gelan” eta "kardio" klaseak asteazkenetan, 20:00etan, Airoski gelan, Denentzat elkarteak proposaturik.
Kontaktua: Christine 06 82 76 53 57 edo Evelyne 06 30 99 35 16.

Haurrendako klaseak astearteetan 18:00etatik 19:00etara, eta helduendako ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, "denen gelan".
Kontaktua: Mélanie Dignac 06.73.22.50.17.

Astearteetan 19:30etatik 20:45etara, "Denen gelan".
Kontaktua: Mélanie Dignac 06.73.22.50.17.

Astearteetan 09:30etan, "Denen gelan".
Kontaktua: Diego 06 74 49 40 22.

Aisiak

Tel: 06 49 49 59 48 - Email bat bidali - Ikusi webgunea.

"Amicale bouliste Baigura" elkarteak petankan aritzea proposatzen du astearte eta asteazken arratsalde guziez eliza behereko aldeko aparkaleku puntan den bolalekuan.
Tel: 06 64 75 46 16 - E-mail bat bidali - Webgunea ikusi.

Elkarteak musean eta belotan aritzea proposatzen du ostiral arratsalde guziez, 14:00etatik 18:00etara, elkarteen gelan. Gimnastika eztia astearte goizetan Airoski gelan, oinezko ibilaldiak hilabeteko 1. eta 3. ostegunetan.
Tel: 06 77 82 23 34 - email bat bidali.

Lehendakaria: 06 78 94 22 13 - email bat bidali.

Herriko bestak ekain hastapen guziez iragaten dira, herriko plazan.
Arrabestak irailean egiten dira.
Kontaktua: email bat bidali.

Aintxondoa etxea - Haize mendiko bidea, 1740 - 64780 Irisarri Tel : 06.17.73.77.91 - email bat bidali.

Haurtzaroa eta gaztaroa

Eskola irakaskuntza

Lehen mailako eskola publikoa eta elebiduna.
Ama-eskolako irakaskuntza jadanik murgiltze sisteman zen, eta orain 2. zikloan (CP, CE1, CE2) ere proposatua da.
Kontaktua: 05 59 37 60 36 - email bat bidali - Ikus Facebook orrialdea.

Herriko Etxeak proposatu zerbitzuak:
Eskolako kantina eguerditan eta eskolaldi inguruko zaindegia: 7:30-8:30 eta 16:30-18:30.

Aisialdi zentroa

Goxo Lekua aisialdi zentroa Irisarriko herrian kokatua da, eskola publikoko egoitzan, herriko azpiegituren ondoan: erabilera anitzeko Airoski gela, pilota plaza, futbol-zelaiak, tenis-jokalekua, etab.

Euskal Elkargoko Iholdi-Oztibarre lurralde eremuak du kudeatzen, eta 3 eta 17 urte arteko haurrak hartzen ditu eskolako oporraldietan, 7:30etik 18:30era.
Zentroa elbarritasun bat duten haurrei ere irekia da.
Webgunea ikusi
Harremana desmartxa guzietarako: Pôle Territorial Iholdi Oztibarre - Multiple rural - 64640 IHOLDY
Tel 05 59 37 66 65 edo 06 73 73 70 16 - email bat bidali.

Gazteendako harrera

3 urtez goitiko haurrei proposatu harreraz gain, jarduerak ere badira 11 eta 17 urte arteko gazteentzat. Gazteen harrera horren bidez gure lurraldeko nerabeen eta haien familien beharrei ihardesten diegu.
Animazioak proposatuak dira: mahai-futbola, ludoteka, ping-pong, ateraldiak, multimedia tailerrak, etab. Animatzaile diplomadun talde batek du animatzen.
Interneteko ibiltzaile ere dira.
Noiztenka gaualdiak antola ditzakete.
  • Urte guzian gazteek parte har dezakete proposatu edota haiekin antolatu animazioetan, eta proiektu kolektiboen ontzeko laguntza edo sostengua ukan ere dezakete.
  • Eskolako oporraldietan eguneko edota egun erdiko harrera posible da, 7:30etik 18:30era.
Kontaktua: 06 73 73 70 16 - email bat bidali.
Ikusi proiektuak eta "haur eta gazte" taldeari bat egin

Zerbitzuak / Osasuna

Baxe nafarroko Bidea, 149 - 64780 IRISARRI
Aparkalekua urririk
Elbarrientzako sarbidea
Orotako medikuak:
  • LUCIE SOUMEILHAN medikua: Orotako medikuntza – Kiroleko medikuntza – Segimendu pediatrikoa - Segimendu ginekologikoa - REPOP laguntza
  • MAITENA CHOHOBIGARAT medikua: Orotako medikuntza - Segimendu pediatrikoa - Segimendu ginekologikoa
  • MARIA BISCAY SALLABERRY medikua: Orotako medikuntza - Segimendu pediatrikoa - Segimendu ginekologikoa - REPOP laguntza
Hitzordua hartzeko:
  • Kontsulta bat ukaiteko medikutegian, hartu hitzordua linean 24o/24 edo telefonoz idazkaritzan 05 59 49 20 45.
  • Etxeko bisita bat ukaiteko, hitzordua telefonoz baizik ez, idazkaritzara deituz 05 59 49 20 45.

Hartu hitzordua linean zure medikuarekin

Idazkaritzaren idekitze tenoreak: astelehenetik ostiralera 08:30-12:30 eta 14:00–17:00.
Larrialdi kasuetan, deitu 15 zenbakira.

ASALEE erizaina : Hélène MAITIA - 07 55 61 79 12 - Email bat bidali

Baxe nafarroko Bidea, 155 - 64780 IRISARRI
Aparkalekua urririk
Elbarrientzako sarbidea
Paramedikuak:
  • Laura LABAT: Psikomotrizista D.E., Tolosako Medikuntza Fakultatean graduatua
    06 31 77 96 97
  • Laure DALLÉ: Pedikura-Podiatra D.E., Pediuriaren zaintza, zola ortopedikoak
    Hitzordua hartu paramedikutegian edo etxean: 06 80 98 51 11

Dentista : Dr Laurence TEILLET
"ETXEBARNONDOA" paramedikutegia - Baxe nafarroko Bidea, 155 - 64780 IRISARRI
Aparkalekua urririk
Elbarrientzako sarbidea

Hartu hitzordua linean zure dentistarekin (Doctolib)


"Bizi Berria" etxea - Heletako Bidea, 233 - 64780 IRISARRI
  • ARDJANE Sarah - Masajegile-kinesiterapeuta
  • SOLON Lucie - Masajegile-kinesiterapeuta

Xabi Pagola - Heletako Bidea, 162 - Zelai auzoa - 64780 Irisarri - 05 59 37 60 25

Ordutegitik kanpo, guardiako farmazia batera joan zaitezke. Hurbilen duzun guardiako farmazia atxemateko, joan https://www.3237.fr helbidera edo deitu 3237 zenbakira (kasu, audiotel telefono zenbaki hori 0,35 €TTC/min balio du).


Erizainak : Erizaintza eskaerak 06 36 20 97 46 zenbakira deituz egiten dira.

Ingurumena

Hondakindegia – Hondakin trabagarriak:

Hondakin trabagarri guziak eta hondakin berdeak zuhaurk Heletako hondakindegira eraman behar dituzu.
Idekitze egunak: astearte eta ostegunetan 14:00etatik 18:00etara, ibiakoitzetan 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Besta-egunetan hetsia.
Beharrez dei ezazu hango zaindaria idekitze tenoreetan: 06 33 95 23 45.

Ikus argibide gehiago Irisarriko bilketa guneez eta bereizketa aginduez

Ur-zerbitzua

Ur eta saneamendu kolektiboari eta indibidualari doakionez, Irisarriko Herriko Etxea Euskal Elkargoko 7. sektoreari lotua da (Garazi-Baigorri / Iholdi-Oztibarre.

Ikus zerbitzuekin harremanetan sartzeko helbide-telefonoak

Mugikortasuna eta garraioak

Eskaera bidezko garraioa

Garraio zerbitzua erreserbatuz gero, zure etxetik eramanen zaitu zure bizi eremuko interesguneetara, Iholdira, Irisarrira, Garazira edo Donapaleura. Horrela zure hitzordu guzietara joaten ahalko zara, osasun-etxera, hurbileko saltegietara, merkatura, kirol-gelara, etab.
Xehetasun gehiago Txik Txak garraio zerbitzuari buruz

Noiz?

Urte osoan astelehen, asteazken eta ostegunetan, besta-egunetan ez ezik, 07:30etik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara erabil daiteke.
Irisarritik Donibane Garazira astelehenetan joan daiteke bakarrik.
Irisarritik Donapaleura asteazkenetan eta ostegunetan joan daiteke bakarrik.

Nori zuzendua zaio zerbitzua?

XIBEROAN, IHOLDI- OZTIBARRE edo AMIKUZEN biztanleentzat, mugikortasun urriko pertsonentzat ere bai.
Kontutan hartzekoa: 15 urtez pekoa banaiz, heldu batek lagundu beharko nau edo ene arduradun legal baten idatzizko ziurtagiria beharko dut (12 eta 15 urte arteko haurrentzat).
3 eta 10 urte arteko haurren bidaientzat, altxatzeko aulkia ekarri beharko duzue.

Nola baliatu?

  1. TELEFONOZ DEITU: bidaiaren bezperan, 16:00etan berantenez (erreserbatzerakoan libre dauden leku eta orduen arabera) 05 58 35 28 00 zenbakira deitu. Deiaren ondotik ene eskaera baiesten eta laburbiltzen duen SMSa edo e-mezua eskuratuko dut. Honek, hartua izanen naizen data, ordua eta lekua zehaztuko ditu.
  2. NIRE ETXERA NIRE BILA ETORTZEA: hitzartutako ordua hurbiltzen delarik, nire etxe-aitzinera ateratzen naiz gidariak hartuko nauen tenorea baino 10 minutu lehenago eta honek, adostutako geldilekuan utziko nau.
  3. ETXERA ITZULTZEA: itzultzeko bidaia erreserbatu baldin banuen, hitzartutako tenorea baino 10 minutu lehenago ezartzen naiz adostutako geldilekuan. Garraiolariak hartu eta etxeraino eramanen nau.

Prezioak?

Ene ibilbideetan zehar, gidariari ibilgailuan bertan tiketak eros diezaioket bakarka edo 10 bidaiako txartel multzoan ondoko prezioetan: Garraio-titulu bat, 1,2€tan / 10 bidaiako txartel multzoa 9,60€tan.

Irisarri "IHOLDY" eremuan dago
Eremuen planoa Erabilbidea eta mapa deskargatu

Irisarri-Kanbo linea

Txik Txak autobusek Ipar Euskal Herri osoan ibiltzeko aukera ematen dizute, eguneroko joan-jin guztietarako. 15. lineak Irisarritik Kanbora eramanen zaitu, Heleta, Lekorne, Lekuine eta Hazparnetik pasatuz.
Informazio guzia, ordutegiak eta geldilekuak Txiktxak.fr webgunean.

Txik-Txak autobusen mapa orokorra

Txik Txak autobusen mapa

Segurtasuna

Jendarmeria

Publikoari idekia da ostiraletan 14:00etatik 17:00etara.
Larrialdi batean gertaturik, deitu 17 zenbakira.