Irisarri sortu zen Ospitalea eta otoiztegiarekin batera, XIIgarren mendean, guti gora behera 1150 urtean.
1350 urtean, 23 exte baziren Irisarrin. Ospitalea eraikineko jabea Irisarriko arduraduna zen eta etxe guziak manatzen zituen, salbu bi.
1607 urtean, "Martin de Larrea" Ospitalea berreraikitzea hasi zen ( hospitale bat egin nahi zuen ) eta Nafarroako eraikin ederrena bilakatu zen.
Otoiztegia eraikia izan zen eta eliza bihurtu zen. Elizak berezitasun bat atxiki du : hil-lauzek lurra estaltzen dute.
Geroztik, 1860 urtean, eliza berriro aldatua izan zen.
2002 urtean, "Pyrénées Atlantiques"-ko departamenduak Ospitalea erosi du, ondarearen zentro bat idekitzeko.
Ospitaleako Webgunea bisitatzen ahal duzu xehetasun gehiago ukaiteko.
Orpustan Jaunak (irakasle eta idazle) eraten dauku "sasi batean den hiria" erran nahi duela (Iri: leku eta Sari: sasi).
Beste interpretazio bat bada, non "Irisarri", "Irisagar" hitzari hurbiltzen dena. Beraz, pentzatzen ahal da irisagarrak bazirela gure herrian...
Irissarry toponimoa molde desberdinetan atxematen da : Hospital et oratorium de Irixuri (1186, cartulaire de Bayonne), Irissarri (1352, collection Duchesne), Ospital de Sent Johan de Irisarri (1518, chapitre de Bayonne) eta Yrisarri (1621, Biscay). (Wikipedia)