Zer ikusi Irisarrin eta inguruan ?

Irissarrin geldi zizte !

Euskal kostaldeko turismo eta jendeketatik urrun, zatozte Euskal Herriko Iparralde erdian kokatua den herri txiki batean. Lasaitasunean, Irissarri herriak ondare natural eta kultural aberatsak eskaintzen zaitu!


Irisarriko plaza, eliza eta Ospitalea artean kokatua da.
Frontoia elizaren ondoan dago. Han bat-batean egiten diren partidak ikusten ahal dira, taberna baten terrazan jarri eta.
Dendak eta zerbitzuak plazan dira ere: harategia, ogi eta gozotegia, herriko etxea, postetxea, taberna eta jatetxea.

XII. mendearen bukaeran sortu zen Ospitaleko Jerusalemgo San Juan Ordenako arabera. Gaur egungo eraikina XVII. Mendearen hasieran eraikia izan da, Don Martin de Larrearen ekimenez. Hura Irisarriko komandantea izan zen 1603an.
Orain, Kontseilu Orokorrak ondare heziketa zentro gisaz baliatzen du, eta Ospitalea-k sailaren baliabideak publikoarekin partekatzen ditu. Informazio gehiagorako Kontseilu Orokorraren webgunean.

Irisarriko plazan Art'zain ostatua duzue.
Henry Amestoy sukaldeburu ezaguna eguneroz plater bereziak proposatzen ditu, saisoiko eta ondoko produktuekin kozinatuak.

Euskal kirol horrek leku handia badu Irisarrin. Hemen duzue frontoi bat eta trinkete berri bat.
Herriko taldeak bere gaitasunak erakutsi ditu eta herriak bere txapeldunen harro dago!
Beste kirol famatua herrian : Esku baloia !
Bi kiroletako webguneak hortxe dituzue : Irisartarrak Pilota - Irisartarrak Handball

Lasaitasun eta aparteko ingurumen natural batean kokatua, Irisarriko herriak oporretako etxebizitzak proposatzen dauzkitzu. Landetxetan, arrotz logeletan, baita ere etxetan eta apartamenduetan, Uxerreka etxean bezala.

Irisarriko plaza eta eliza
Ospitalea
Baxe Nafarroko etxe tipiko bat
Baigura Irisarriko herriaren gibelean
Inguruko mendiak
Irisarriko eliza

Inguruan

Irisarritik, Euskal Herriko hainbat leku berezi ezagutuko ahal dituzu !

  • Baxe Nafarroa euskualde desberdinekin : Garazi, Baigorri, Aldude, Irati baita ere Jondoni Jakobeko bidea;
  • Xiberoa, bere ikuspegi famatuekin;
  • Lapurdi, bere etxe ederrekin;
  • Euskal kostaldea.

Ikusi behar diren leku batzuk gure mapan aurkituko dituzue : Ezinbestekoak !

Garazi

Garazi

Baigorri

Baigorri

Donibane Lohitzune eta kostaldea

Donibane Lohitzune eta kostaldea Xoldokogainetik

Euskal etxe bat
Senperen

Euskal etxe bat Senperen

"Harpea" lezea

Harpea

Hemengo ardiak

Hemengo ardiak

Ez ahantzi turismo bulegoak badirela zuen eskariari erantzuteko :